Txakolina
Txakolina ardo zuri-berde mota berezia da. Tradizionalki baserrietan egin izan dute, baina gaur egun profesionalizatuago dago prozesua. Gipuzkoan egiten den ardo gaztea da. Bi mahats motarekin egiten da: Hondarribi Zuri, ekoizpenaren %80-90ª, eta Hondarribi Beltza, gainerako %10-15ª.
Bi mota nagusi ditu, zuria eta gorria, lehenengoa izanda hedatuena. Apur bat karbonaturik dago eta 10.5-12º inguru ditu normalean.
Lasto kolore horixka eta fruta usaina duen ardo zuri, gazte eta fruta-gustukoa da, batez besteko 10,5 gradutakoa eta garraztasun arin berezikoa.