Kalitatean sinisten dugu

Txakolina

Txakolina ardo zuri-berde mota berezia da. Tradizionalki baserrietan egin izan dute, baina gaur egun profesionalizatuago dago prozesua. Gipuzkoan egiten den ardo gaztea da. Bi mahats motarekin egiten da: Hondarribi Zuri, ekoizpenaren %80-90ª, eta Hondarribi Beltza, gainerako %10-15ª.

Bi mota nagusi ditu, zuria eta gorria, lehenengoa izanda hedatuena. Apur bat karbonaturik dago eta 10.5-12º inguru ditu normalean.

Lasto kolore horixka eta fruta usaina duen ardo zuri, gazte eta fruta-gustukoa da, batez besteko 10,5 gradutakoa eta garraztasun arin berezikoa.

Jatorrizko deitura

Gaur egun, Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren geografia-eremua Gipuzkoa lurralde historikoa da, eta 402 hektarea mahasti hartzen ditu. Eremu horren %90 kostaldean dago, mahats-parretan antolatuta, Hondarrabi zuri mahats-barietatea erabiltzen da gehien.

 1989. urtean Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura gisa onartzea, eta izen bera jarri zioten: Getariako Txakolina.

Getarian du egoitza Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak, eta bertatik ikuskatzen ditu bertako mahatsaren jatorria, mahasgintza eta kalitate-kontrola.

Txakoli Flysch

Flysch Txakolinak Getariako Txakolinaren Jatorrizko Deitura du, kolore txuri-doratuarekin.