Mahastiak eta upategia
Flysch txakolinak zuri-urre kolorea du, hartzidura kontrolatu baten bidez freskotasuna ematen dion txinparta ukitu batekin. 2012. urtean, merkatura irten zen Flysch txakolina, Etxabe-Etxaniz familiak euren Gorosti upategian egina.
2008. urtean landatutako mahatsondoek, zein klima eta orografiagatik parralean landatuak dauden, lehen uzta, 2011. urtean eman zuten. Parraleko lana guztiz eskuz egin beharreko lana da, bai zaintzan, baita uzta jasotzean ere.
Kokapena
Gorosti upategia, Gipuzkoa kostaldeko leku paregabean aurkitzen da. Elorriaga auzoan dago upategia, Zumaia eta Deba herrien artean, hegoaldeko magalean itsasoaren ondoan.
Euskal Kostaldeko Geoparkean kokatzen da Gorosti upategia, MUTRIKU, DEBA eta ZUMAIAko udalerriek osatzen dute eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua. 2010az geroztik, Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da, UNESCOk babestua.